Irakaslegoa

Irakaslegoa
0 urtetik 6 urtera

domingo, 21 de enero de 2018

Ahateak ikusten!!

Baserrian gaude murgilduta eta daukagun aukera ezin hobeagoa ezin dugu galdu. Eskola ingurua ikasteko leku aproposena daukagu eta hori txikiek badakite, nahiz eta baja asko izan gripea dela eta,  eguraldi ona aprobetxatuz errekara hurbildu dira ahateak ikusten eta eurengandik ikasten.

 Argazkiak

Baserria prestatzen

Urtarrila aurrera doa eta txikiek animalien proiektuan murgilduta daude. Baserriko animaliak dira lehenak ikasten eta euren baserria prestatzen hasi dira. Hemen dituzue lehen argazkiak.

 Argazkiak

martes, 16 de enero de 2018

Lointek Gernika Bizkaia

Atzo Lointek Gernika Bizkaiko nesken taldeko Vicky, Amaya eta Ameryst etorri ziren gure eskolara baina astia izan zuten gure txikiekin ere disfrutatzeko.


jueves, 11 de enero de 2018

HH-ko proiektu emaitzak

Gabonak joan dira eta eurekin lehen hiruhilabeteko proiektu bukaera heldu da. 2,3,4 eta 5 urtekoek pozarren ospatu zuten egindako lanaren emaitza ikusi ondoren.

2 urte : Gabonak
3 urte: Indioak
4 urte: Japonia
5 urte: Erroma

 Argazkiak

lunes, 18 de diciembre de 2017